Igande honetan jokatuko da aurtengo Baztan – Errekako desafioaren IV. edizioa. Urtero bezala, txapelketako formatua aldatzen da eta baita jokatzeko diren herriak ere. Aurtengo edizioan bi partidu jokatuko dira: laxoa motza eta paxaka.
Lehen partidua, laxoa motzakoa, Iturengo plazan jokatuko da arratsaldeko 4etan. Partidu polita ikustea espero dugu. Partidua bukatu eta paxaka partidua izanen da Legasan, arratsaldeko 6etan. Bi partidu oso polit eta interesgarriak, eta gainera, ohikoak ez diren bi plazatan.
Desafioaren lehenengo edizio 2020an jokatu zen eta ordutik, urtero jokatu da. Badirudi gelditzeko etorri den txapelketa bat dela. Iazko txapelketak 6 partidu izan zituen eta oso parekatua izan zen. Baztanek eraman zuen azkenean joku bakarraren diferentziarekin. Ea zer gertatzen den aurtengoan!
Plazan ikusiko gara!

Utzi zure komentarioa