Asteburuan jokatuko dira 6. jardunaldiko partiduak. Larunbatean, Apeztegia eta Oitz-en arteko partidu garrantzitsua jokatuko da, hirugarren eta lehenengo sailkatuak dira momentu hauetan eta asko dute jokoan. Horren ondoren, Avia eta The Moment Doneztebeko taldeen arteko partida izango da. Igande arratsaldea ere, herri berdineko bi taldek jokatuko dute, Arraioz Zubiondoa eta Sagardia. Iruritarrek, aldiz, atsedenaldia izango dute, herriko bestak direla eta.
Aipatzekoa, atzo jokatu zutela lehen jardunaldian atzeratu zen Arraioz Sagardia vs Doneztebe The Moment partidua. Garaipena Doneztebe aldera joan zen, 8 eta 9ko emaitza estu batekin.
Espero dezagun asteburu polita ateratzea, plazan ikusiko gara!

Utzi zure komentarioa