Gutxinaka ligaxka bukatzen ari gara eta dagoeneko 7. jardunaldira iritsi gara. Asteburu honetan ere, oso partida interesgarriak jokatuko dira. Hasteko, larunbat goizean, iazko finala izan zena jokatuko da, Doneztebe The Moment eta Irurita Migeleneren artean. Bi taldeak, ohikoa ez bada ere, puntu beharrean etortzen dira eta seguru partidu polita ikusten dugula.
Igande goizean, Doneztebe Apeztegiak eta Arraioz Zubiondoak jokatuko dute. Doneztebarrek beren sendotasuna mantendu nahiko dute, goiko postuetan jarraitzeko. Arratsaldean, Arraioz Sagardia eta Doneztebe Titik jokatuko dute. Bi talde sendo, bien artean partidu bakarra galdu dute jokatutako 9etan.
Bestalde, aipatu ere 5. jardunaldian atzeratutako Doneztebe Avia eta Doneztebe Titiren arteko partidua jokatuko dutela ostiralean. Zoritxarrez, Irurita Arkupe eta Oitz-en arteko asteburuko partida atzeratu beharra da, bi herrietako plazan ezinezkoa baita partida jokatzea momentu hauetan.
Sailkapena uzten dugu, dena zein estu dagoen ikusteko 😉
Plazan ikusiko gara!


Utzi zure komentarioa