Oitz izan da asteburu honetan jokatu den final txikiko txapelduna. Partidua, Oitzko plazan jokatu zen, oso giro onean. Aurrean, iazko finalista izan zuen, Irurita Migelene. Partidua, oso parekatsua hasi zen, 2-2 joan ziren markagailuan. Ondoren, Oitztarrek kolpe bat eman zuten eta 5-3 jarri ziren markagailuan. Momentu klabea izan zen ondorengoa, izan ere, 40 joanez markagailuan, Iruritarrek laugarren jokoa aukeran izan zuten, baian Oitztarrek ederki defendatu ziren eta ados jartzea lortu zuten. Hortik aurrera, seigarren jokoa egin zuten. Maiz gertatzen den bezala, batzuk gora etorri ziren eta beste batzuk behera, eta horrek azkeneko 9 – 3ra eraman gintuen. Partidu ederra ikusteko aukera izan genuen!
Oitzko taldea Ioritz Zelaieta, Iker Bereau, Laurendi Zelaieta eta Markel Jabalerak osatu zuten. Irurita Migelene taldea Xabi Barberena, Iñigo Dendarieta, Egoitz Prim eta Mikel Sagasetak.
Hurrengo astean final handia izango dugu.
Plazan ikusiko gara!
Utzi zure komentarioa