Joan den astean jokatu zen final txikia eta gero, aste honetan final handia izango dugu. Iazko txapelduna, Doneztebe The Moment, eta Arraioz Sagardia izango dira aurtengo finalean. Bi taldeek lan paregabea egin zuten ligaxkan zehar eta final erdietan Doneztebe Titi eta Doneztebe Apeztegia kanporatuz, finalerako txartela lortu zuten. Doneztebekoek 5. txapela izango dute hau irabaziz gero, Arraioztarrek, aldiz, 2020an irabazi zuten txapelketa. Edizio hori, COVID-a dela eta berezia izan zen, kopa formatuan jokatu bai zen.
Doneztebe The Moment taldea Julen San Miguel, Koldo Legarra, Pascual Vertiz eta Javier Vertiz-ek osatzen dute. Arraioz Sagardia, aldiz, Mikel Mindegia, Ion Gamio, Xabier Mihura eta Miguel Maritorenak.
Partidua arratsaldeko 5:30etan hasiko da, Oitzko plazan. Ondoren, sari banaketa eginen da. Eguna afari eder batekin bukatuko da.
Baina aurretik, goizeko 11:00etan 3-4 posturako partidua jokatuko da Doneztebe Titi eta Doneztebe Apeztegiaren artean. Doneztebe Titi taldea David Mitxeo, Eloy Garcia, Erik Garcia eta Imanol De Ruedak osatuko dute. Doneztebe Apeztegia taldea, aldiz, Jon Apeztegia, Ramontxo Etxebeste, Iban Santesteban eta Joseba Juanenak.
Espero dugu egun polita pasatzea. Plazan ikusiko gara!

Utzi zure komentarioa