Larunbatean Oitzen jokatutako finaleko txapeldun handia Doneztebe THE MOMENT izan zen. Dakizuen bezala, larunbatean jokatu ziren txapelketako 3-4 postuko partida eta final handia. Final handia, iazko txapeldun Doneztebe The Moment eta Arraioz Sargardiaren artean izan zen.
Partidua oso borrokatua hasi zen, Doneztebarrak 2-0 aurretik jarri baziren ere, Arraioztarrak ere fuerte hasi ziren eta 2-2 berdintzea lortu zuten. Hala ere, The Moment-ekoek ez zuten utzi Arraioztarrak aurretik jartzea eta berriz ere aldea hartu zuten, markagailuan 6-3ko aldea jarriz. Hortik aurrera, Doneztebarrak txukun jokatzen jarraitu zuten, azkenean, 9 eta 3ko markagailua jarriz. Horrela, Julen San Miguel, Paskual Vertiz, Javier Vertiz eta Koldo Legarrak, berriz ere txapela lortu zuten. Bostgarrena dute dagoeneko!
Bestalde, goizean 3-4 posturako partiduan, sekulako partidua jokatu zuten Doneztebe Apeztegia eta Doneztebe Titik. 9-8 gailendu ziren lehenengoak.
Oitzko plazara jende ugari hurbildu zen. Badago afizioa oraindik! Eskertu ere bai Mariezkurrena eraikuntzak eta Laboral Kutxari, aurtengoan ere laxoa laguntzeagatik.
Baina denboraldia ez da bukatu oraindik, laister berri gehiago…
…plazan ikusiko gara!






Utzi zure komentarioa