Asteburu honetan jokatu da Baztan-Erreka gaztetxoen laxoa txapelketa eta partidu oso polit batean, Doneztebe B izan da garailea. Pasa den astean, Oitzko plaza berdinean, laxoako final nagusiak jokatu baziren, oraingoan 12 – 15 urte bitartekoen txanda izan zen. Aipatzekoa, txapelketa oso polita jokatu dela orokorrean. Bertan, Doneztebeko bi talde eta Irurita eta Arraiozko talde banak jokatu dute, lau talde guztira. Doneztebe eta Iruritako gaztetxoek dagoeneko urte batzuk daramatzate txapelketa hau jokatzen, baina Arraioztarrek lehen urtea zuten.
Finalean, Doneztebe B eta Irurita izan ziren protagonistak eta sekulako partidu polita egin zuten. Askoren esanetan, nagusiena baina politagoa eta guzti! Azkenean, Doneztebe B taldea izan zen garailea 9-7ko markagailuarekin. Partidu guztian zehar, berdinatasuna izan zen nagusi: 1-1, 5-2, 5-5, 7-5, 7-6, 8-6, 8-7 eta 9-7.
Doneztebe Bren aldetik, hauexek jokatu zuten: Jon Larumbe, Ibai Elizondo, Iker Ancizar eta Javier Zabala. Iruritarren taldea hauexek osatu zuten: Julen Elizainzin, Aitor Ripa, Eneko Irazoki eta Oihan Arraztoa.
Baina final aurretik, 3-4 posturako partidua ere jokatu zen. Bertan, Doneztebe A 7-1 gailendu zitzaion Arraiozko taldeari. Doneztebeko taldea Lander Arocena, Ekai Elorza, Lukas eta Koteto Ezkurrak osatu zuten, Arraiozko taldea Igor Viela, Gaizka Zubieta, Jon Villanueva eta Mikel Iñarreak (Arraiozko taldean ordezko jokatu zuen partidu honetan Iruritarrak).
Partidua eta gero, luntx eder batekin akitu zuten eguna. Sari banaketan Oizko zinegotzia den Rakel Ariztegi eta Laboral Kutxako Leire Erice ibili ziren. Aipatu beharrean gaude, Mariezkurrena Eraikuntzak eta Laboral Kutxari gure eskerrib onenak eman nahi dizkiogula, beraien laguntza gabe ez baizen posible izanen hau guztia aurrerat eramatea! Eskerrak ere Oitzko herriari, hiru asteburuz jarraian finalak jokatu baitira herriko plazan, eta baita ere Iosu Prim, Ion Gamio eta Iban Santesteban-eri, hiru herrietan buru belarri ibili baitira gaztetxoen txapelketa hau antolatu ahal izateko.
Plazan ikusiko gara!


Utzi zure komentarioa