Larunbat honetan jokatuko da herri arteko desafioa Iturengo plazan. Desafio honetan Arraioz, Doneztebe eta Oitz-ek parte hartuko dute eta laxoa motza izango da jokatuko duten pilota modalitatea. Herri arteko desafio honek, iazko laxoaren egunaren ordez antolatzen da.
Lehen partidua, 14:30etan hasiko da Doneztebe eta Oitzko herrien artean. Hurrengo partidua, ordu bat beranduago, Arraioz eta lehen partiduko garaileak jokatuko dute. Hirugarren partidua, Arraioz eta lehen partiduko galtzaileak jokatuko dute. Azkenik, finala arratsaldeko 6etan izanen da.
Espero dugu bertara gerturatutakoak arratsalde polita pasatzeko aukera izango dutela.
Plazan ikusiko gara!

Utzi zure komentarioa