Asteburu honetan hasiko da Nafarroako XXIV. Paxaka Txapelketa. Aurtengoan, Arraiozko ZUBIONDO OSTATUAren babeslegoa izango dugu eta aipatzekoa da, bere laguntzari esker atera dela txapelketa aurrerat.
Txapelketan sei taldek parte hartuko dute, denak Baztan – Malerrekakoak. Partiduak, igande honetan hasiko dira, Iruritako Aranabia pilotalekuan eta 7 aste edo jardunaldi iraungo du. Txapelketako lehen fasean, sei taldeek “denak denen aurka” jokatuko dute. Ondoren, lehen lau sailkatuek final erdiak jokatuko dute, eta azkenik, abenduak 17an izango dira finalak.
Txapelketako egutegia ikusteko, egin klik hemen.
Txapelketako ordutegiak eta emaitzak ikusteko, egin klik hemen.
Frontoian ikusiko gara!


Utzi zure komentarioa