Larunbatean jokatu zen txapelketako final txikia Doneztebe Titi eta Irurita Migeleneren artean eta Iruritarrek eraman zuten txapela etxerat.
Oso partidu polita ikusi ahal izan zen Arraiozko plazan. Hasieran, Doneztebarrak hasi ziren irabazten 3 eta 0. Baina Iruritarrek berdintzea lortu zuten. Gero, berriz kolpea eman zuten Titikoek, baina Baztandarrak berriz ere 5-5 berdintzea lortu zuten. Azken jokuetan, indarrak juxtu juxtu iritsi ziren bi taldeak eta azken jokoak Migelenekoen alde izan ziren. Azkenean, 7-9 izan zen markagailuan.
Irurita Migelene taldea Iñigo Dendarieta (sakalaria), Xabi Barberena (numeroa) eta Egoitz Prim eta Oinatz Jauntsaratsek (kuartoak) osatu zuten. Doneztebe Titi taldea Eloy Garcia (sakalaria), David Mitxeo (numeroa) eta Pio Garcia eta Imano De Ruedak (kuartoak) osatu zuten.
Horrez gain, aste honetan jokatu dira gaztetxoen txapelketako lehen partiduak eta ondorengo emaitzak izan ditugu:
Doneztebe A (6) – Doneztebe B (7)
Irurita (7) – Doneztebe C (4)
Doneztebe B (2) – Irurita (7)
Doneztebe A (3) – Doneztebe C (7)
Partidu hauei buruz ere joango gara informazioa gehitzen.
Plazan ikusiko gara!
Utzi zure komentarioa