Aurreko asteburuan jokatu ziren gaztetxoen laxoa txapelketako finalak. Hasiera batean, Iruritako Erreboteko plazan jokatu behar ziren finalak, baina ezinezkoa izan zen han jokatzea eta azkenean, Doneztebeko Behar Zana plazan jokatu ziren.
Finala Irurita eta Doneztebe C-k jokatu zuten. Oso final polita izan zen eta azkenean Iruritak irabazi zuen 9 eta 2. Hirugarren postuko partiduan, Doneztebe B eta Doneztebe A-k jokatu zuten. Partidu hau Doneztebe B-k irabazi zuen 7 eta 3.
Sari banaketan Nafarroako Pilota Federazioko Lehendakari den Javier Conde, Laboral Kutxako Leire Erize, Arraiozko Zubiondoa Ostatuko Juan Carlos Mortaleta eta Doneztebeko gaztetxoen entrenatzaile den Pio Garcia egon ziren. Mariezkurren eraikuntzak ere txapelketako babesle izan zen.
Aipatzekoa final egunean ez ezik, txapelketa guztian zehar izandako giro ederra, partidu guztietan jendetza egon baita.
Plazan ikusiko gara!
Utzi zure komentarioa