Plaza honek gogora ekartzen dizkigu garai bateko pilotasoroak eta elizetatik hurbil eraiki ziren plazak haien paretak aprobetxatuz bertze berri bat egin gabe, Arraiozen gertatu zen bezala. Hiru dira plazan honen ezaugarririk nabarmenenak: belarrezko zola, elizako fraileak eta estrata.
Berezitasun horietan oinarrituz, N. Basterretxeak eta F. Larruquertek hemen grabatu zuten “Pelotari” filma. Halaber, hainbat erreportaje, grabaketa eta telebistako programetan agertzen da, baita postalak, egutegiak, gaiak eta liburuak irudiztatzen ere.
1986an txukuntasun lanak egin ziren: botarriaren gibelean dagoen pareta altxatu, bazterretako bi paretak konpondu, erreboteko paretaren inguruan zementua bota, plazaren zola berdindu eta etxola txukundu. Aurrekontua: 370.000 pezeta.
1996an plazaren alboan dagoen “Ariztialde” pilotalekua eraikitzearen ondorioz, plaza izugarri hondatu egin zen; urte bat ezin izan zuten jokalariek laxoan aritu.
2000. urtean Baztan-Erreka txapelketako finala jokatu baino lehen, estratan zementua bota zen.
NEURRIAK:
Luzera: 80m.
Zabalera: 20´80m. (botarrian) – 19m. (errestoko paretan).
Botarria: 71m. erreboteko paretatik.
Botarria – erdiko eskasa: 38m.
Erdiko eskasa – erreboteko pareta: 33m.
Tiburcio Arraztoak eskeinitako informazioa