Asteburu honetan jokatu da 2021eko laxoa txapelketako 6. eta azken jardunaldia. Hala ere, eguraldia dela eta, partidu pare bat gelditzen dira oraindik jokatzeko. Partidu horiek, datorren asteburuan jokatuko dira.
[Read more…] about 6. Jardunaldia: emaitzak5. Jardunaldia: emaitzak
Asteburuan jokatu ziren laxoa txapelketako ligaxkari dagozkion 5. jardunaldiko partidak. Eguraldia dela eta, azken orduko aldaketa batzuk egin batziren ere, azkenean, asteburuko partida guztiak jokatzea lortu zen. Horrela, asteburu honetan ligaxkako azken jardunaldira iritsiko gara. Oraindik erabakitzeko daude sailkapeneko hainbat postu.
Asteburuko emaitzak ikusi nahi badituzue, egin klik hemen. Eta sailkapena ikusteko, egin klik hemen.
5. Jardunaldia: hurrengo partiduak
Asteburu honetan jokatuko dira ligaxkako azken aurreko jardunaldiari dagozkion partidak. Jardunaldi oso interesgarria, izan ere, bi multzotan lehenengo sailkatuak bigarren sailkatua artuko du kontran, eta hirugarren sailkatuak laugarren sailkatua izanen du arerio. A multzoan, Oitz eta Doneztebe The Moment izango dira aurrez aurre, eta B multzoan, Arraioz Sagardia eta Irurita Miguelene. Beste partidak, Doneztebe Titi vs Doneztebe Ameztia eta Irurita Olari vs Doneztebe Apezteguia izanen dira.
[Read more…] about 5. Jardunaldia: hurrengo partiduakMalerrekako Laxoa Eskola
Asteburu honetan bukatu da Malerrekako Laxoa Eskola. COVID19a dela eta, nahi baino beranduago hasi bazen ere, azkenean, lehen aldiz, Laxoa Eskola martxan jarri ahal izan dugu. Klaseak azaroa eta maiatza bitartean izan dira, eta maixu lanetan, Doneztebe eta Oitzko laxo taldeko hainbat jokalari egon dira. Ikasle eta irakasleen artean, 2020/21 kurtsoan laxoa eskola aurrera eramatea lortu dute. Kurtsoan zehar, 12 ikasle inguruk laxoaz gozatu ahal izan dute, eta kirol honi buruzko hainbat sekretu ikasteko aukera izan dute. Kurtsoko azken egunean, laxo partida jokatu eta merendola eder bat egin zuten dena ospatzeko.
[Read more…] about Malerrekako Laxoa Eskola4. Jardunaldia: emaitzak
Asteburu honetan txapelketako 4. jardunaldiko partidak jokatu dira. Eguraldi onaren laguntzaz, ez da inongo arazorik izan jardunaldiko lau partidak jokatzeko.
[Read more…] about 4. Jardunaldia: emaitzak