Uztailan ireki zen Irisarryn (Iparralde) laxoari buruzko erakusketa. Erakusketa hau, azaroak 7 arte egonen da zabalik. Bertan argazkiak, ikus-entzunezko materiala, lehenagoko herraminta eta informazioa, etab. aurkituko duzue. Oso interesgarria izango den informazioa aurkituko duzue erakusketa honetan.
[Read more…] about Erakusketa eta partida IrissarrynUitziko erakustaldia
Duela aste pare bat, Uitziko plazan laxoa erakustaldi bat jokatu zen. Larraungo aranak bere udako ekitaldietako antolatutako erakustaldia izan zen. Bertan laxoan aritu ziren, baina modalitatea pixka bat aldatuz. 8 jokalariek eskularru motxak erabili zituzten, eta partidako pilotak, normalean baina handiagoak eta pisu gehiagokoak ziren.
[Read more…] about Uitziko erakustaldiaLaxoa eskola
2020/21 ikasturteari begira, Laxoa Elkarteak Baztan Malerrekako neska mutikoendako Laxoa eskolak sortuko ditu. Beti nahi izan baduzu laxoan jokatu, edo zure seme – alabak jokatu dezan, hau da aukerarik onena. Egunero gauza berriak ikasteaz gain, aurrerago egiten diren haur eta jubenilen txapelketatan parte hartzeko aukera ezin hobea da.
Edozein zalantza baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan. ANIMATU ZAITEZ!!
Apuntatu zaitez hemen klik eginez eta datuak sartuz!!
Arraioz Sagardia txapeldun
Atzo jokatu zen 2020ko laxoa kopako finala. Finala, iazko txapelduna Irurita Miguelene eta etxean jokatzen zuen Arraioz Sagardiaren artean jokatu zen. Iruritarren aldetik Xabi Barberena sakatzaile bezala, Gorka Urtasun numero bezala, eta Egoitz Prim eta Iñaki Etxandi kuarto bezala jokatu zuten. Arraioztarren aldetik, Mikel Mindegia sakaltzaile bezala, Xabi Mihura numero bezala, eta Jon Gamio eta Miguel Maritorena kuarto bezala jokatu zuten.
[Read more…] about Arraioz Sagardia txapeldunFINAL HANDIA
Larunbat honetan, abuztuak 1, jokatuko da Laxoa kopako final handia Arraiozko plazan. Aurtengoan ere, iaz bezala, baztandarren arteko finala izango dugu, Arraioz Sagardia eta Irurita Migueleneren artekoa.
[Read more…] about FINAL HANDIA