Asteburu honetan jokatu dira laxoa txapelketako lehen partiduak. Larunbat goizean astear zen txapelketa, Arraioz Sagardia eta Doneztebe The Moment-en arteko partiduarekin, baina eguraldia dela eta, ezin izan zen partidua jokatu. Igandean, aldiz, ikusita zeuden hiru partidak arazorik gabe jokatu ahal izan ziren. Emaitzak eta sailkapena gehitzen dugu
[Read more…] about Lehen jardunaldiko emaitzakXLIII. Nafarroako Laxoa Txapelketa
Iritsi da Nafarroako XLIII. Laxoa Txapelketa aurkezteko momentua. Asteburu honetan, apirilak 15 eta 16an, jokatuko da ligaxkako lehenengo jardunaldia. Oroitarazi, iaz Doneztebe The Moment izan zen txapelketako garailea, Doneztebeko Bear Zana pilotalekuan, aurten, aldiz, Oitz-en izanen da finala.
[Read more…] about XLIII. Nafarroako Laxoa TxapelketaBaztan txapeldun
Baztan izan da aurtengo desafioaren txapelduna. Oso egun polita bizi dugu gaurkoan berriro ere, lehenik, laxoa motz partidua izan dugu Iturenen, eta gero, paxaka partidua Legasan. Eguraldia dela eta, atzerapen pixka batekin hasi da Iturengo laxoa partida, baina azkenean, arazorik gabe jokatu da.
[Read more…] about Baztan txapeldunBaztan – Erreka desafioa 2023
Igande honetan jokatuko da aurtengo Baztan – Errekako desafioaren IV. edizioa. Urtero bezala, txapelketako formatua aldatzen da eta baita jokatzeko diren herriak ere. Aurtengo edizioan bi partidu jokatuko dira: laxoa motza eta paxaka.
[Read more…] about Baztan – Erreka desafioa 2023Laxoa eskola Iruritan
Zure seme / alabak laxoan jokatzen ikastea nahi baduzu, ez galdu aukera!
Laxoa eskola antolatuko da Iruritan, martxotik ekainera. Hasiberrientzat eta baita eskularrua erabiltzen dakitenentzat ere bai. Betebehar bakarra guraso bat elkarteko bazkide izatea (20€) eta kurtso guztirakoko gastuetarako 20€-ko kuota bat ordaintzea.
Animatu!!