Merezimendu osoz, Arraioz Sagardiak finalerdietarako txartela lortu du gaur arratsaldean, orain arteko txapelduna zen Doneztebe The Moment garaitu ondoren. Joaneko partiduan Arraiotzen irabazi zuten eta gaurkoan berriz ere garaipena lortu dute, kasu honetan Doneztebeko Bear Zana plazan (5-9).
3 talde finalerdietara
40. Laxoa Txapelketako finalerdietan ariko diren lau taldeetatik hiru erabaki dira asteburu honetan. Irurita Miguelenek, Irurita Olarik eta Doneztebe Apezteguiak lortu dute txartela. Uztailaren 5ean, ortziralean 18:00etan erabakiko da laugarren taldea, Doneztebeko Bear Zana plazan. Doneztebe The Moment eta Arraioz Sagardiak itzulerako partida jokatuko dute. Joanekoan arraioztarrak 9-6 nagusitu ziren.
Final laurdenak: joaneko partiduak
Laxoa Txapelketako final laurdenetako joaneko partiduak jokatu dira asteburu honetan.
Emaitzarik garbiena Irurita Miguelenek lortu zuen Doneztebe Aviari 3-9 irabazi ondoren eta sailkapena hagitz gertu dute.
Aunitzez estuago Doneztebe Mikelo – Irurita Olari eta Doneztebe Apezteguia -Oitz Kokotxea. Bietan doneztebarrek 9-8 irabazi zuten, Mikeloren kasuan partiduari sekulako buelta eman ondoren. Halere kanpotarrek emaitza onak lortu dituzte eta beraien plazetan sailkapena erdiesten saiatuko dira. Nabarmendu Bear Zana plazara zale asko hurbildu zirela eta giroa benetan bikaina bizi izan genuela.
Pasa den edizioko txapelduna, Doneztebe The Moment, larri ibili zen Arraiozen. Azkenean 9-6 galdu zuen Sagardiaren kontra, baina 8-3 galtzen joan zirela kontutan hartuta, bizirik atera zirela erran genezake.
Final laurdenak erabakiak
Gelditzen ziren partidu guztiak jokatu dira egunotan Laxoa Txapelketaren barrenean, eta horrela final laurdenak erabakiak gelditu dira. Erran A multzoan Arraioz Zubiondo eta Doneztebe Titi kanpoan gelditu direla, eta B multzoan Doneztebe Zarbo.net, igandean hil ala biziko partidua galdu ondoren Aviaren kontra.
Beraz, horrela gelditu dira osotuak final laurdenak: Irurita Miguelene- Doneztebe Avia, Oitz Kokoetxea- Doneztebe Apezteguia, Arraioz Sagardia – Doneztebe The Moment eta Irurita Olari- Doneztebe Mikelo.
Plazatan ikusiko gara!
Momentu erabakigarria final laurdenak erabitzeko
Partidu andana jokatu da egunotan. A taldearen barrenean bortz norgehiagoka: lau bederatzigarren jardunaldikoak eta bertze bat zortzigarrenean jokatu beharrekoa. Denetan ere emaitza nahiko garbiak izan dira eta garaileek hiru puntuak lortu dituzte. Irurita Miguelene eta Doneztebe The Moment dira multzo honetako liderrak 19 punturekin, baina lehendabizikoak bi partidu gutxiago jokatu ondoren. Doneztebe Apezteguia eta Doneztebe Mikelo izanen dira final laurdenetara sailkatuko diren bertze bi taldeak, abantail argia dutelako sailkapena itxitzen duten Doneztebe Titi eta Arraioz Zubiondoren aintzinean.
Estuago dago kontua B multzoan. Laugarren posturako borrokan hiru talde: Arraioz Sagardia, Doneztebe Avia eta Doneztebe Zarbo.net. Irurita Olari da multzo honetako liderra eta Oitz Kokotxea bigarren.