Ez da sorpresarik izan eta lehendabiziko fasean hoberenak izan diren lau taldeak egonen dira finalerdietan. Doneztebe The Moment-en sailkapena ezagutzen genuen dagoeneko eta orain bertze hiru taldeen izenak ezagutzen ditugu.
Doneztebe Apeztegiak sekulako partidua egin zuen Iruritako plazan, baina ez zen aski izan gaur eguneko txapelduna gainditzeko. Irurita Miguelene finalerdietan egonen da, pentsatu baino gehiago sufrituta baina aski merezita, dudarik gabe.
Arraiotz Sagardia bere plazan jaun eta jabe dela berriz ere argi erakutsi zuen, Irurita Olariren kontra 9-3 irabazita.
Eta gaur arratsaldean Doneztebe Avia berriz ere Doneztebe Zarbo.net baino gehiago izan da. Bigarren norgehiagoka honetan nagusitasunez irabazi dute (9-3), partidu borobila osatuz.
Horrela ba, momentuko lau talderik hoberenak izanen ditugu finalerdietan: Irurita Miguelene vs Doneztebe The Moment eta Arraioz Sagardia vs Doneztebe Avia.
Emozioa, gainezka…. Plazetan ikusiko gara!!!