Felipe Ganboa, Koteto Ezkurra, Luismi Apezetxea eta Txutxin Zabalak osatzen duten laukoteak urrezko hiru puntu lortu zituen asteazkenean Bear Zana plazan, Arraioz Sagardia liderraren kontra 9-3 irabazi ondoren. Final laurdenetarako sailkapena hurbilago dute…
Lidergotzan berdinduak
A taldean Arraioz Sagardia eta Irurita Miguelene lidergotzan berdinduak daude. Hori bai, Arraiozkoak partidu bat guttiago jokatu dute oraingoz, asteburu honetan atsedenaldia hartu eta gero.
Iruritakoak, aldiz, hiru puntuak lortu dituzte, Zarbo.net-en kontra nagusitu ondoren (9-5).
Doneztebe Mikelo eta Oitzen arteko partidua ez zen akitzerik izan, euriaren poderioz, doneztebarrak 6-0 irabazten ari zirenean.
B taldean narbarmendu Doneztebe The Moment-ek txapelketako bere lehendabiziko partidua galdu zuela igandean, momentu goxoan dagoen Doneztebe Aviaren aurka 9-3 galdu ondoren. Emaitza bera talde honetako bertze partiduan. Doneztebe Apeztegia Irurita Olari baina gehiago izan zen, Bear Zanan jokatutako norgehiagokan. Horrela, iruritarrak azken postuan gelditzen dira momentuz.
Horrela ba, inork ezin du erran partidu guztiak irabazi dituela. Berdintasuna agerikoa da, eta hoberena ailegatzear dago… Plazetan ikusiko gara!!
Partiduz beteriko asteburua
Jardunaldi interesgarria asteburu honetan bizi izan duguna. A taldean narbamendu Arraiozek bere plazan duen nagusitasuna bertze behin ere agerian utzi zuela, Irurita Migeleneren kontra 9-3 irabazi ondoren. Donezteben arteko derbian, aldiz, Mikelo izan zen nagusi, Zarbo.net menperatu ondoren (7-9).
B taldean Doneztebe The Moment sasoi betean dagoela argi utzi zuen, Iruritan 7-9 irabaziz Olariren aurka. Eta akitzeko, garaipen argia Doneztebe Aviarena Apeztegiaren kontra, 9-1, normalean parekatua izaten den norgehiagoka batean.
Euria protagonista
Asteburuan izandako eguraldi txarrarengatik, asteburuan jokatu beharreko bi partiduak atzeratu egin dira.
Bi partidu jokatu dira asteburuan
Orain arte jokatu gabeko bi partidu berreskuratu dira asteburu honetan. Larunbatean Doneztebe The Moment 9-4 gailendu zitzaion Irurita Olari taldeari, txapelketa momentu zoragarrian hasi dutela argi erakutsiz.
Atzo arratsaldean, eta baita ere Bear Zana plazan, Doneztebe Mikelok gaur egungo txapelduna ederki estutu zuen, baina azkenean Irurita Miguelenek lortu zuen garaipena, 7-9ko markagailuarekin.