Covid 19 birusak aurtengo Txapelketaren hasiera gelditu ondoren, uztailaren 4tik aurrera Laxoaz gozatuko dugu Baztango eta Malerrekako plazetan. Bai, bazen garaia!

Laxoa Elkartea - Web gune ofiziala
Covid 19 birusak aurtengo Txapelketaren hasiera gelditu ondoren, uztailaren 4tik aurrera Laxoaz gozatuko dugu Baztango eta Malerrekako plazetan. Bai, bazen garaia!
Manu Irigoienek (Erratzu), Mikel Mindegiak (Arraioz) eta Joxe Mari Salaburuk (Irurita) irabazi dute XX. Paxaka txapelketa Iruritako “Aranabia” pilotalekuan jokatutako finalean 9 joko eta 5 Oskar Urrutia, Egoitz Prim eta Miguel A. Iñarrea iruritarrei irabazi ondoren.
Txapelketako ezaugarrik nabarmenena taldeen arteko berdintasuna izan da. 1. fasean jokatu ziren hamar partidetatik, bederatzitan lehian zeuden hiru puntuak banatu ziren (bi eta bat), hau da, talde galtzaileak sei joko edo gehiago lortu zituelako. Fase honetako sailkapena azken partidako azken kintzean erabaki zen. Hurrengo fasetan ere gauza bera gertatu da.
Azaroaren 8an hasi da Paxaka txapelketaren 20. edizioa. Iruritako pilotalekuan jokatzen da modalitate zahar hau. Egoera ezberdinengatik, aurten Paxaka txapelketako bi edizio burutuko dira. Urtarrilla eta otsailan jokatu zen 19.a eta 20. edizio hau berriz, aurreratu egin da eta 2019ko azken bi hilabeteetan gauzatuko da.
Oizko taldeak irabazi zituen larunbatean Laxoako 2019ko Gazte mailako txapelak. Garaipen erraza lortu zuen Doneztebe B taldearen aurka, dizdira handiarekin. Partidu bikaina oiztarrak egin zutena, Xuban Ilarregik bikain sakearekin, Mikel Mikelarena ederki numero lanetan eta Aimar Ariztegi eta Uxue Ilarregi (txapelketako neska bakarra) kuarto bikote ederra eta eraginkorra osatuz.
Oizko laukotea, ederki merezitako txapelekin. Oizko zale batek utzitako argazkia.
Doneztebe B taldeak (David Mitxeo, Erik García, Ander Ruiz y Urko Oiarzabal) ligaxka bikaina egin ondoren ez zuen aukerarik izan Oizkoek hasieratik menperatutako Finalean.
Emozio handiagoa izan zuen hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partiduak. Doneztebe C taldea hasi zen aurretik (4-o y 5-2), baina etxekoek irauli egin zuten norgehiagoka. Azkenean, Irurita B 9 – Doneztebe C 7.
Agintariak eta lau taldeko jokalariak, sarien banaketan. Ondicolen argazkia
Ligaxkan lehenak eta hirugarrenak izan ziren Doneztebe “B” eta Oiz taldeek jokatuko dute larunbatean eta Iruritako plazan, gazteen txapelketako Final Handia. Finalerdietan, Irurita “B” eta Doneztebe “C” taldeak gainditu zituzten.