Banderatxoak partida batean egiten diren arraiak adierazteko erabiltzen dira. Plazaren alboetako eskasaren gainean jartzen dira, bi normalean, gorria lehenbiziko arraia adierazteko eta urdina bigarrenean.
Eginbehar horren arduraduna txatxaria izaten da. Arraiaren bat jokatu behar denean txatxaria banderatxoaren ondoan kokatzen da “Ni arrai!” oihukatuz eta besoa edo banderatxoa goratuz; horrekin bera dagoen tokian arraia dagoela adieraziz.
Garai batean banderatxoak beharrean bi adar erabiltzen ziren eta kasu anitzetan adar horiek juxtu arraiak egiten ziren lekuan jartzen ziren, hau da, plazaren barnean.
Tiburcio Arraztoak eskeinitako informazioa