Asteburu honetan jokatuko da ligaxkako 10. jardunaldia. Denetara 5 partidu jokatuko dira: 3 partidu A multzoan eta 2 partidu B multzoan. Partidu hauekin, ligaxkaren azken jardunaldira iritsiko gara. Hala ere, euria dela eta, errekuperatu beharreko partidu batzuen faltan geratuko gara sailkapen orokorra guztiz erabakitzeko.
[Read more…] about 10. JardunaldiaBerriak
9.jardunaldiko kronika
Bederatzigarren jardunaldian sartu da Laxoa Txapelketa.
A multzoan doneztebaren arteko derbian, Apezteguiak 9-6 irabazi zion The Moment taldeari. Azken hauek bertze partidu bat jokatu zuten asteburuan, 8. jardunaldian aritu beharrekoa. Kasu honetan garaipena eta gainera jokoan zeunden hiru puntuak lortu zituzten, Doneztebe Mikeloren aurka 5-9 irabazita.
B multzoan bi norgehiagoka izan ditugu. Oitz Kokoetxea Doneztebe Zarbo.net-i gailendu zaio (9-6), eta Arraioz Sagardia Doneztebe Aviari (9-2).
EURIA
Euriak pasa den asteburuan jokatu beharreko partidu guztiak zapuztu zituen. Dirudienez, eguraldi hobea etortzen da datorren egunetarako, eta horrekin batera Laxoa bueltatzen da gure plazetara. Hasteko, gaur bertan 18:30etatik aintzin Bear Zanan jokatuko den Doneztebe Mikelo- Doneztebe The Moment norgehiagoka.
Eta asteburuan… gehiago!!
8. Jardunaldia
Asteburu honetan jokatuko da ligaxkako 8. jardunaldia. Denetara 5 partidu jokatuko dira: 3 partidu A multzoan eta 2 partidu B multzoan.
[Read more…] about 8. JardunaldiaLaxoa=BIC: Deklarazio ofiziala
Pasa den astean aurreratu genuen bezala, datorren igandean, maiatzak 19, ospatuko da Laxoa, Kultura Intereseko Ondasunaren deklarazioaren ekitaldi ofiziala. Hemen ikus ditzakezue Jardunaldian zehar gauzatuko diren ekitaldien egitaraua . Ia eguraldiak ez duen zapuzten eguna.
[Read more…] about Laxoa=BIC: Deklarazio ofiziala