Laxoa txapelketa bere ligaxkako azken jardunaldira iritsi da. Hala ere, hurrengo astean, euria dela eta, atzeratutako partida batzuk jokatuko dira. Ikus dezagun aste honetako partidak. [Read more…] about 10. Jardunaldia, azken jardunaldia
Kategoriarik gabe
“Zaharrek” ez dute amore ematen
Felipe Ganboa, Koteto Ezkurra, Luismi Apezetxea eta Txutxin Zabalak osatzen duten laukoteak urrezko hiru puntu lortu zituen asteazkenean Bear Zana plazan, Arraioz Sagardia liderraren kontra 9-3 irabazi ondoren. Final laurdenetarako sailkapena hurbilago dute…
9. Jardunaldia
Asteburu honetan jokatuko da ligaxkako azken aurreko jardunaldia. Jardunaldi interesgarria izatea espero da, izan ere, oraindik dena jokatzeko dago bi taldeetan. [Read more…] about 9. Jardunaldia
Lidergotzan berdinduak
A taldean Arraioz Sagardia eta Irurita Miguelene lidergotzan berdinduak daude. Hori bai, Arraiozkoak partidu bat guttiago jokatu dute oraingoz, asteburu honetan atsedenaldia hartu eta gero.
Iruritakoak, aldiz, hiru puntuak lortu dituzte, Zarbo.net-en kontra nagusitu ondoren (9-5).
Doneztebe Mikelo eta Oitzen arteko partidua ez zen akitzerik izan, euriaren poderioz, doneztebarrak 6-0 irabazten ari zirenean.
B taldean narbarmendu Doneztebe The Moment-ek txapelketako bere lehendabiziko partidua galdu zuela igandean, momentu goxoan dagoen Doneztebe Aviaren aurka 9-3 galdu ondoren. Emaitza bera talde honetako bertze partiduan. Doneztebe Apeztegia Irurita Olari baina gehiago izan zen, Bear Zanan jokatutako norgehiagokan. Horrela, iruritarrak azken postuan gelditzen dira momentuz.
Horrela ba, inork ezin du erran partidu guztiak irabazi dituela. Berdintasuna agerikoa da, eta hoberena ailegatzear dago… Plazetan ikusiko gara!!
8. Jardunaldia
Asteburu honetan txapelketako 8. jardunaldia jokatuko da.
A taldean, lehen partida Doneztebe “Mikelo”-k eta Oiz “Kokoetxea”-k jokatuko dute. Bigarren partida, aldiz, Irurita “Miguelenek” eta Doneztebe “Zarbonet”-ek jokatuko dute. [Read more…] about 8. Jardunaldia