Asteburu honetan errekuperazio jardunaldia izango dugu. Maiatzaren 5 eta 6a, orain arte, eguraldiagatik, atzeratuak izan diren partidak jokatzeko erabiliko dira. Honekin batera, ligaxkaren lehen itzulia bukatuko da eta lehenengo ondorioak ateratzeko aukera izango da. [Read more…] about Errekuperazio jardunaldia
Kategoriarik gabe
Partidu bakarra
Asteburu honetan partidu bakarra jokatu da Laxoa Txapelketaren barrenean. Bear Zana plazan jokatu beharreko Doneztebe Mikelo- Irurita Miguelene partidua datorren igandera, Maiatzak 6, gibeleratu da.
Oitzen bai izan genuela partidua. Bertan Arraiotzek lortu zuen garaipena, etxekoei 6-9 gailendu ondoren.
Berditasun handia
A multzoan 4. jardunaldia eta B multzoan hirugarrena jokatu ondoren, parekotasun handia nabarmentzen da txapelketan. Alde batetik emaitza estuak eta bertzetik sailkapena ere nahiko lehiatua.