Irigoien-Mindegia-Salaburu, Txapeldunak
Manu Irigoienek (Erratzu), Mikel Mindegiak (Arraioz) eta Joxe Mari Salaburuk (Irurita) irabazi dute XX. Paxaka txapelketa Iruritako “Aranabia” pilotalekuan jokatutako finalean 9 joko eta 5 Oskar Urrutia, Egoitz Prim eta Miguel A. Iñarrea iruritarrei irabazi ondoren.
Txapelketako ezaugarrik nabarmenena taldeen arteko berdintasuna izan da. 1. fasean jokatu ziren hamar partidetatik, bederatzitan lehian zeuden hiru puntuak banatu ziren (bi eta bat), hau da, talde galtzaileak sei joko edo gehiago lortu zituelako. Fase honetako sailkapena azken partidako azken kintzean erabaki zen. Hurrengo fasetan ere gauza bera gertatu da.
