Asteburu honetan jokatu dira Baztan – Errekako Laxoa Txapelketako lehenengo 2 jardunaldiak. Aipatzekoa A multzoan, Irurita Miguelene, iazko txapeldunak, txapelketari indarrez hasi ziola, 9 eta 1eko garaipena lortuz Doneztebe Titiren aurka. B multzoan, aipatzekoa ere Irurita Olarik jokatutako bi partidak irabazi zituela. Apaitzekoa ere Doneztebe The Momment-ek lortutako garaipena 1 eta 9ko emaitzarekin.
[Read more…] about 1 eta 2 jardunaldiko emaitzakEmaitzak
Paxaka Txapelketaren Finalak
Irigoien-Mindegia-Salaburu, Txapeldunak
Manu Irigoienek (Erratzu), Mikel Mindegiak (Arraioz) eta Joxe Mari Salaburuk (Irurita) irabazi dute XX. Paxaka txapelketa Iruritako “Aranabia” pilotalekuan jokatutako finalean 9 joko eta 5 Oskar Urrutia, Egoitz Prim eta Miguel A. Iñarrea iruritarrei irabazi ondoren.
Txapelketako ezaugarrik nabarmenena taldeen arteko berdintasuna izan da. 1. fasean jokatu ziren hamar partidetatik, bederatzitan lehian zeuden hiru puntuak banatu ziren (bi eta bat), hau da, talde galtzaileak sei joko edo gehiago lortu zituelako. Fase honetako sailkapena azken partidako azken kintzean erabaki zen. Hurrengo fasetan ere gauza bera gertatu da.

Irurita Miguelene, 2019ko talde txapelduna
Partidu hagitz gustagarrian, herrikideak diren Olarikoak menpean hartu zituen, 9-6 emaitzarekin. Goizean emaitza berbera eman zen; kasu honetan, Arraioz Sagardiak lortu zuen hirugarren postua, Doneztebe Apezteguia taldeari irabaziz.
[Read more…] about Irurita Miguelene, 2019ko talde txapeldunaIrurita, anaien arteko Finala
Miguelenek pronostikoa bete egin zuen eta Olarik berdinketa hausteko luzapena behar izan zuen kanporaketa iraultzeko
Iruritako bi taldeek jokatuko dute Laxoa Txapelketaren 40. edizioaren Final Handia, Iruritan bertan izanen dena. Herrikideen arteko borroka baita anien artekoa ere, Joseba eta Gorka Urtasun anaiek elkarren aurka arituko baitira, txapela ia zeinen buruan gelditu.
[Read more…] about Irurita, anaien arteko FinalaFinalerdiak: Arraioz eta Irurita aurretik
Pasa den larubatean jokatu ziren Finalerdietako joaneko parttiduak. Arraioz Sagardia eta Irurita Miguelene izan ziren garaileak nabarmenki, bainan irakurketa ezberdinekin.
[Read more…] about Finalerdiak: Arraioz eta Irurita aurretik