Laxoa jarraitzen duzuen guztiok jakinen duzue Laxoa Elkartearen helburua laxoa pilota modalitate bizirik mantentzea dela. Hala ere, txapelketak antolatzeko eta etorkizuneko proiektuak lortzeko, laguntza ekonomikoak beharrezkoak ditugu. Horregatik, Laxoa Elkartetik “egin zaitez bazkide!” kanpaia martxan jarri dugu. Laxoaren etorkizunerako ikaragarrizko laguntza izango litzateke bazkide kopuru bat edukitzeak.
Beraz, laguntzeko interesa baduzu, behean aurkituko duzun estekan klik egin eta bete galdetegia (2 galdera labur). Zurekin kontaktuan jarriko gara hurrengo egunetan.
Milla esker!!
https://forms.gle/7GQQh2HhZrfeE5dM7