Laxoan aritzeko eskularru bat jantzi behar da. Honen pisua 900 eta 1.000 gr. bitartekoa da eta forma aldetik konkortua da, erreten bat eginez.
Eskularru motak:
- eskularru motza: 17 zm. inguru zabal eta 35 zm. luze. Honen jatorria Perkainen ondorengo gizaldian kokatzen da, Arraiozko Bautistak buru egiten zuen hartan. Garaiko (XVIII. mendea) eskularru txikia ordezkatu zuen.
Pilota gelditzeko bere zabaltasuna egokia delako, gaur egun koartoek darabilte.
- eskularru luzea: konkorduraren ardatzak 45 zm. inguru luze ditu, eta konkorrak berak, eskularruaren barruko aldetik neurtuz gero, 58 zm. zabalka, berriz, 17 zm. ditu ondoan eta muturrera estutuz dihoa han 11 zm. dituelarik. Estutze honen arrazoia pilotari norabide egokia errazago ematea da.
Sakatzaileak eta numeroak janzten dute.
Tiburcio Arraztoak eskeinitako informazioa