“Erreboteko Plaza” izena du. 1898.urtean eraiki zen (han zegoen plaza handitu), Manuel Iturralde herriko alkate zelarik eta Donostian bizi zen Jose Elicechek eman zuen diruari esker.
Arkitektoa: Luis Plaza (Lekaroz). Hargina: Juan Echeverria (Irurita).
Aurrekontua: 1.261´75 pezeta.: erreboteko harlauzak: 260 pzta – aulkigintza, bazterrak, frontiseko pareta: 831´75 pzta – erdiko eta bazterretako eskasak: 170 pzta.
Plaza inguratzen duten etxeak: Gernaburua, Aroztegia, Herriko Eskola, Dolantxea, Dolarea, Rebote eta Posada.
1971. urtean plaza asfaltatu egin zen, frontisa konpondu eta bazterretan harlauza jarri. 1981. urtean plaza berriz ere asfaltatu egin zen eta frontiseko pareta txuriz pintatu, baino 1998an harriak duen bere kolore gorrixka berreskuratu zuen. 1998an plazaren mendeurrena ospatu zen. Aste batez ekitaldi ugari antolatu ziren (kulturalak, folklorikoak, kirolak), denen gainetik espezialitate desberdinetako pilota partidak.
NEURRIAK:
Luzera: 66m.
Zabalera: 17´65m.
Botarria: 65m. errestoko paretatik.
Botarria – erdiko eskasa: 37m.
Erdiko eskasa – erreboteko pareta: 28m.
Tiburcio Arraztoak eskeinitako informazioa