Oizko plaza gaur egun sarritasunez erabiltzen den plazarik txikiena eta irregularrena da. Plazak itxura eta arau bereziak ditu, bere inguruan pareta, teilatu, izkina, etab. ugari daudelako. Plaza inguratzen duten etxeak: Frantziskenea, Karakoetxea, Idiartea, Domintxenea eta Posada.
Gaur egun plazako zola zementuzko da. 1982. urte arte sakeko zonaldean galipota zegoen; urte horretarako udan herritarrek zementua bota eta bere inguruan dauden aulkiak auzolanean konpondu.
Plaza herriko gunea da: barrideak (helduak eta haurrak) biltzeko eta sozializazio tokia, bestak, berbenak eta dantzak, herri kirolak, herri bazkariak, belaunaldi eta kultura desberdinetako gunea.
NEURRIAK:
Luzera: 77m.
Zabalera: 12´50m.
Botarria: 60m. erreboteko paretatik
Botarria – erdiko eskasa: 35´75m.
Erdiko eskasa – erreboteko pareta : 24´25m.
Tiburcio Arraztoak eskeinitako informazioa