XIX. mendearen erdialdean pilota pisu eta handiekin jokatzen zen, horregatik pilotak eskularru motzean abiadura hartu ahal izateko, ezinbestekoa zen indar fisiko handia izatea. XX. mendearen hasieran, aldiz, “balak” izenekoak erabiltzen ziren dagoeneko.
Gaur egun 65 milimetroko diametroa dituzten pilotak erabiltzen dira, eta 115 eta 125 gramo bitarteko pisukoak.
Hari eta kotoiez inguratutako bola honek bi larru ditu: bat barneko aldean eta bertzea kanpoko aldekoa, airean ikusi ahal izateko beltz kolorezkoa eta kanpoko aldetik josia.
Tiburcio Arraztoak eskeinitako informazioa