Plazak teorikoki laukizuzen perfektua behar luke, baina badira irregularrak ere. Betiere, neurriak 60-80 m. luze eta 12-20 m. zabal dira. Bazterretako eskasek mugatzen dute eta erditsuan bada beste eskas bat, sakean igaro behar dena eta beste eraginik ez duena ondoko piloteoan.
Oinarrizko elementu bat mutur batean dagoen pareta da, errebotea. Hau hasiera batean txikia izan ohi zen baina 1870. urteaz geroztik gutxi gora behera, ble-aren sorrerarekin batera, handitua eta bukaera bihurriez atondua izan zen. Sakea egiten den lekuan ere izan litezke hormak, baita bazterretan ere, etxeenak, elizenak etab. aprobetxatuz.
Aitzinean herri guztiek bazuten beren plaza, baina arrazoi desberdinengatik hauetako asko desagertzen joan dira pixkanaka. Lurzorua lur trinko edo belarrezkoa izan ohi zena, hormigoi edo asfaltozkoa da orain.
Tiburcio Arraztoak eskeinitako informazioa