Joaneko partiduen ondoren, dena airean dago finalistak ezagutzeko. Adbantaila txikia izan dezake Doneztebe B taldeak, kanpoko plazan lortu baitzuen irabaztea, bainan emaitzak hagitz estuak dira. Itzuliko partiduen seinalamenduak hemen:
Doneztebe B – Irurita B (7-5 joanekoan doneztebarren alde), asteazkenean, irailak 4, 17:00etan.
Doneztebe C – Oiz (5-7 joanekoan Oiz taldea irabazle), larunbatean, irailak 7, 18:00etan
Errandakoa, emozio handia espero dugu bi egunetan Doneztebeko Bear-Zana plazan