Igande honetan, arratsaldeko 4etatik aurrera, jokatuko dira XXIII. Nafarroako Paxaka Txapelketako finalak Iruritako Aranabia pilotalekuan. Aukera ezin hobea arratsalde polit eta entretenigarri bat izateko.
Arratsaldeko 4etan hasiko da lehen partidua, 3. posturako partidua. Finalaren atarian gelditu ziren bi taldeek aukera izanen dute hirugarren postuagatik borroka egiteko. Partidu hau Xabier Barberena, Egoitz Prim eta Juan Mari Maiak jokatuko dute Manu Irigoien, Mikel Sagaseta eta Jabi Apeztegiaren aurka.
Arratsaldeko 5etan hasiko da final handia. Partidu honetan, alde batetik, Oitzko Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Laurendi Zelaieta ditugu, eta beste aldetik, Oscar Urrutia, Mikel Mindegia eta Pablo Dorregarai. Partidu parekatsua espero da, izan ere, bi taldeak izan dira txapelketa guztian zehar bi talderik sendoenak. Bi taldeek ibilbide parekatsua izan dute txapelketan, biek lortu zuten 9 puntu eta 4 garaipen ligaxkan eta oso sendo egon ziren final erdietan. Beraz, ea zeinek eramaten duen txapela etxera!
Igandean ikusiko gara Iruritako Aranabia pilotalekuan!

Utzi zure komentarioa