Errekuperazio jardunaldia eta gero, dagoeneko iritsi gara ligaxkako 4. jardunaldira. Asteburu honetan, A zein B multzotan bina partida jokatuko dira. A multzoan, larunbatean, Oitz eta Doneztebe Titik jokatuko dute, Igandean, aldiz, Doneztebe Ameztia eta Doneztebe The Momenten txanda izango da. B multzoan, larunbatean, Doneztebe Apezteguia eta Irurita Migueleneren arteko partida ikusi ahal izango dugu, igandean, aldiz, Arraioz Sagardia eta Irurita Olariren artekoa.
[Read more…] about 4. Jardunaldia: hurrengo partiduakErrekuperazio jardunaldia: emaitzak
Joan de ostiraletik gaur bitartean ligaxkako errekuperazio jardunaldia jokatu da. Jardunaldi honen helburua, orain arte atzeratuta gelditu ziren partidak berreskuratzea da. A multzoan, partidu guztiak jokatzeko ez da arazorik izan. B multzoan, aldiz, Arraioz Sagardia eta Doneztebe Apeztegiaren arteko partida atzeratu egi behar izan zen markagailuan 3 eta 5ekoa zegoelarik.
Errekuperazio jardunaldiko emaitzak ikusi nahi badituzue, egin klik hemen. Sailkapena ikusteko, aldiz, egin kilk hemen.
Biharko egunean, asteburu honetako partiduen ordutegiak jarriko ditugu.
Errekuperazio jardunaldia
Asteburu honetan errekuperazio jardunaldia daukagu. Jardunaldi hau, orain arte atzeratutako partida guztiak berreskuratzeko egiten da. Horrela, sailkapen orokorrak ere itxura hobeagoa hartzen du. Gainera, joan den jardunaldian egindako eguraldia ikusita, partido dexente daude berreskuratzeko. [Read more…] about Errekuperazio jardunaldia
3. jardunaldiko emaitzak eta laxoa eskola
Asteburu honetan jokatzekoa zen ligaxkako 3. jardunaldiari dagozkion partidak. Baina, eguraldi txarra dela eta, ezin izan da partidu bat erez jokatu. Beraz, astebururako prest zeuden 4 partidak atzeratu beharrrean ikusi dira pilotariak. Partidu hauek noiz berreskuratuko diren, abisatuko dugu. Imaginatuko duzuen bezala, saikapenak asteburu honetan ez du aldaketarik izan.
[Read more…] about 3. jardunaldiko emaitzak eta laxoa eskola3. Jardunaldia: hurrengo partiduak
Asteburu honetan jokatuko dira ligaxkako 3. jardunaldiari dagozkion partidak. Larunbatean, Iruritako bestak ospatuz, Irurita Olari eta Irurita Migueleneren arteko derbia izanen da. Igandean jokatuko dira jardunaldiko beste 3 partidak. Goizean, Donezteben, Doneztebe Titi eta Doneztebe The Moment-ek beren indarrak neurtuko dituzte. Aldi berean, Oitzen, Oitz eta Doneztebe Ameztiaren arteko partida izanen da. Arratsaldean, aldiz, Arraiozera joan beharko gara partida ikusteko. Arraioz Sagardia eta Doneztebe Apeztegiak hantxen neurtuko baitituzte beren indarrak.
[Read more…] about 3. Jardunaldia: hurrengo partiduak